HNTk dio «kaltegarria eta kezkagarria» dela Otegi inhabilitatzea

Erredakzioa
2016ko irailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arnaldo Otegi inhabilitatzea «kezkagarria eta kaltegarria da Euskal Herriko proiektu demokratiko inklusiboarentzat». Hala uste du HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeak, eta oroitarazi du «hamarkada bat baino gehiago» igaro dela EH Bilduk hautatutako lehendakarigaiak «bake eta demokraziaren aldeko konpromisoa» agertu zuenetik: «Bake gizona da». 2011n aurkeztu zuen HNT Brian Currinek.

Auzitegietan erabakiko da Otegi irailaren 25eko bozetara aurkeztu ahal izango den. Haren abokatuak igandean aurkeztu zuen babes eskaera Konstituzionalean, eta epaileek ostiralaren aurretik ebatzi beharko dute auzia. Atzo, Radio Euskadin, EAEko fiskal nagusi Juan Kalparsorok esan zuen «eztabaidagarria» dela juridikoki sufragio pasiborako inhabilitazioa indarrean ote dagoen.

Atzo, gaitz larriak dituzten euskal presoen senideekin bildu ziren Otegi eta Maddalen Iriarte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.