Meningitis B gaitzarekin erietxean dauden Iruñerriko sei lagunek hobera egin dutela agertu dute gaur medikuek. Hala ere, haietako bik Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) jarraitzen dute: Atarrabiako (Nafarroa) 14 urteko neska batek eta Arrotxapea Iruñeko auzoko 80 urteko gizonezko batek.
Beste laurak plantan daude: Burlatako (Nafarroa) 47 urteko emakume bat, Atarrabiako 16 eta 19 urteko bi neska, eta Iruñeko hiru urteko mutil bat.
Antibiotikoak eman dizkiete gaixoen senide eta lagunei, kutsadura katea saihesteko. B motako meningococoarendako ez da txertorik existitzen, horregatik banatu dituzte antibiotikoak.
Joan den asteburuan hasi ziren atzematen gaitza.
Gizartea
Hobera egin dute Meningitis B gaitza duten Iruñerriko sei lagunek
14 urteko neska batek eta Iruñeko 80 urteko gizonezko batek Zainketa Intentsiboetako Unitatean segitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu