GIZARTEA

Hodei Egiluzen bila jarraitzeko eskatu dute Galdakaon

Ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute gaztearen herrian. Lau hilabete dira desagertu zela.

Plazan egin dute elkarretaratzea. ARGAZKI PRESS
2014ko otsailaren 19a
19:17
Entzun

Anberesen desagertu zen gaur lau hilabete Hodei Egiluz, 23 urteko galdakaoztarra. Udalak adierazpen bat irakurri du, eta eskatu du gaztearen bila jarraitzeko. Lau hilabeteotan hainbat atxiloketa egin dituzte; Egiluzen ondasunak zituzten pertsona batzuk atzeman dituzte, baina hala ere desagerketari buruzko informaziorik ezin izan duela atera esan du epaileak. Kasua ez ixteko eskatu du udalak.

Plazan ehunka lagun bildu dira, Egiluzen sendiari babesa agertzera. Erakundeetako ordezkariak ere izan dira protestan. 120 egun zure zain leloa eta Egiluzen beraren argazki bat dituen kartelarekin egin dute elkarretaratzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.