Hodei Egiluz galdu zen hirian dira haren gurasoak eta familiaren abokatua. Galdakoztarra desagertu zenetik —joan den urrian—, etengabeko ahaleginetan dira haren senide eta lagunak, gertatutakoa argitu eta Egiluz bilatzen jarrai dezatela eskatzeko.
Gurasoak prest dira 10.000 euroko ordainsaria emateko bilaketan lagunduko duen informazioa eman dezakeenari. Informazio horiek Belgikako Poliziari jakinarazteko deia egin dute. "Emandako informazioek ahalbidetuko balute Hodei edo haren gorpua topatzea, sinatzaileek 10.000 euro ordainduko lituzkete zortzi eguneko epean".
Hodei Bila elkarteak adierazi berri du Belgikako Poliziak ez duela "nahikoa" egin Egiluzen bilaketan.