Ezbeharra

Hodei toxiko batek hiru langile toxikatu ditu Iruñean, Virgen del Camino ospitalean

Erreakzio kimiko batek eragin du hodeia goizeko hamaika eta erdietan.

2007ko maiatzaren 16a
18:32
Entzun
Erreakzio kimiko batek hodei toxikoa sortu du gaur Iruñean, Virgen del Camino osptitalean, Anatomia Patologikoaren Zerbitzuan, eta, hodeia sotora hedatu ostean, ospitaleko hiru langilek toxikazio arinak izan dituzte. Larrialdi zerbitzuetako langileak dira.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gertaera goizeko hamaika eta erdietan izan da, eta, Anatomia Patologikoaren Zerbitzuari ez ezik, osatze eta kirofanoen guneei ere eragin die. Bertako langileak eta gaixoak atera egin behar izan dituzte, ospitaleko larrialdi plana betez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.