HLM erakundeko presidentearekin eta Baionako Herriko Etxeko auzapez ordearekin harremanetan sartu nahian dabiltza okupatzaileak, aterabide bat atzemateko asmoz. “Okupatzaileen ekintza legitimoa dela azaldu nahi diegu”, Laurence Hardouin abokatuak azaldu duenez. Salaketaren berri ez dute oraindik ukan, eta, anartean, beti etxea okupatzen dabiltza. Hala ere, Hardouinek dioenaz litekeena da "andeatze salaketa" bat jartzea.
Egun bakarra ere ez zuen iraun larunbat goizean abiatu etxe okupazioak. Larunbat goizetik okupatzen zuten egoitzara arratsaldean iritsi zen Polizia, eta lau pertsona atxilotu zituen. Lau atxilotuak identifikatu eta aske utzi zituzten bi orenen buruan. ELgunean bertan ziren berriz ere sartu etxe okupatura eta han daude geroztik, argindarrik eta urik gabe. Inguruetako etxe hutsen zaintzen ari dira seguritateaz arduratzen den enpresa pribatuko langileak. Joan den astean hasi zuten etxearen okupazioa. Bertan bi egun iragan ondoren, ateko zerrakia aldatu zieten. Astea kanpoan iraganik, larunbatean zerraki berria zulatu eta berriz sartu ziren, hogei bat pertsona joanik sostengatzera.
Ekintza «etxe baten beharra dugun biztanle batzuek» egina zela zehaztua du okupatzaileetako bat den Hartzea Lopez Aranak, gizartea etxebizitzaren arazoaz jabetzera gonbidatuz.
Okupatu etxe hutsa, auzoko beste lau etxe bezala, ezin da ez saldu ez alokatu. Auzoko etxe guztietan eraikitze arazoak daudela eta, auzitan dago.
Lurra eta etxebizitza kolektiboak etxea okupatu duten “biztanleei sustegun oso helarazi nahi die”. Desmartxa honek “etxebizitzak pairatzen dituen arazo sakonagoak islatzen” dituela adierazi dute: “alokairuen eta maileguen pagatzeko jendeak dituen zailtasunak, espekulazioa, krisialdi ekonomikoa eta nola ez gure lurraldean hutsik eta erabili gabe dauden milaka bizitegi, jende frango haien beharrean daudelarik. Egoera tamalgarri hauen aintzinean, bizitegien okupazioa urgentziazko irtenbide bat da prekaritatean dauden pertsonentzat. Baionako « okupak » ez dira hortan ari diren bakarrak, nahiz eta oraingoan afera plazaratzea erabaki duten, problematikari eztabaida eta irtenbide publikoak sustatzeko gisan”.
Lurra eta Etxebitza kolektiboa legitimotzat jotzen du bizitegi hutsak ideki eta erabiltzea eta espero dute HLM-en jabeek, negoziaketa eta akordioaren bidea hartuko dutela. Bestalde, okupazioa burutu den auzo berdinean “egoera onean diren” beste bost etxe “abandonatuak” daudela salatu dute eta “orain lortu behar dena, beharretan diren jendeei uztea” dela diote.
gizartea
Hogei bat lagunek elkartasuna adierazi diete Baionako lau okupatzaileei
Baionako polizia etxean deklaratzera deituak ziren arratsalde honetan Baionako Plantoun auzoko etxeko lau okupatzaileak. Abokaturik gabeko deklarazioa izanki, bertatik atera dira izen abizenak eman ondoren. Lurra eta Etxebizitza kolektiboak deiturik, hogei bat lagunek adierazi diete elkartasuna polizia etxera joanik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu