Hogei urte baino gehiago Nafarroan aborturik gabe

2012ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Antsoainen klinika pribatua zabaldu arte, hogei urte luze joan ziren Nafarroan aborturik egin gabe. Haurdunaldia eten nahi zuten emakume guztiek herrialdetik kanpora joan behar zuten. 1986. eta 1987. urteetan hamar abortu egin zituzten Nafarroako Bideko Ama Birjina ospitale publikoan, orduko legeak ezarritako baldintzetan. Abortu horiek egiteagatik, hala ere, hiru mediku auzitara eraman zituzten. Espetxe zigorra eskatu zuten haientzat. Epaiketak oihartzun handia izan zuen Nafarroan. Geroztik, iaz Antsoaingo klinika zabaldu arte, ez da abortu gehiagorik egin. Gobernuak medikuen kontzientzia eragozpenerako eskubidea aipatu izan du beti aborturik ez egiteko aitzakia gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.