emakumeen aurkako indarkeria

Hogei urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak Nagore Laffageren ustezko hiltzailearentzat

Laffageren familiari 300.000 euro ordaintzeko eskaera egin du Nafarroako Fiskaltzak. Apirilaren 25ean elkarretaratzea egingo du familiak, Iruñean.

2009ko apirilaren 15a
19:06
Entzun
Nafarroako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak hogei urteko espetxe zigorra eskatu du Jose Diego Yllanesentzat, Nagore Laffageren ustezko hiltzailearentzat. Gainera, ustezko hiltzaileak biktimaren familiarengana bost urtean ez gerturatzeko agindua eta horiei 300.000 euro ordaintzeko eskaera egin du Fiskaltzak. Laffage iazko uztailaren 7an hil zuten Iruñean, eta Yllanesek hilketa berak egin zuela aitortu zuen.

Fiskaltzak giza hilketa delitua leporatu zion hari duela gutxira arte, baina Laffage hiltzea leporatzeko nahiko froga badagoela jakinarazi du. Laffagek uztailaren 7an, hilketaren egunean, SOS Nafarroara egindako dei bat da froga horietako bat, besteak beste.

Apirilaren 25ean elkarretaratzea egingo du familiak, Iruñean, Laffage gogoratzeko eta haren alde justizia eskatzeko. Datorren hilabetean, berriz, Irunen (Gipuzkoa) bilduko dira. Mobilizazioekin batera sinadurak biltzen jarraituko dutela azaldu du, "gertatutakoa jakinarazteko aukera" ematen duelako. Dagoeneko 50.000 sinadura inguru bildu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.