POLITIKA

Hogei urteko zigorra ezarri diote Ozaetari, hamasei urtekoa Suberbiolari eta hamabikoa Salaberriari

Frantziako Justiziak ETAko buruzagi izatea leporatzen die. 2008ko maiatzean atxilotu zituzten.

2014ko ekainaren 12a
18:44
Entzun

Fiskaltzak hogei urteko zigorra eskatzen zuen Ainhoa Ozaetarentzat, hemezortzi urte Igor Suberbiolarentzat, eta beste hamabost Jon Salaberriarentzat. 

Maiatzean hasi zen hiruren aurkako epaiketa, Parisko Krimen Auzitegian.

Frantziako Poliziak 2008ko maiatzaren 20an atxilotu zituen Bordeleko (Gironda, Frantzia) apartamentu batean, Xabier Lopez Peña Thierry-rekin batera. Lopez Peña 2013ko martxoaren 30ean zendu zen.

Poliziak Bordeleko etxebizitzan atzemandako material informatikoa da epaiketaren oinarri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.