Euskara

'Hogeita abar urte' lelopean ospatuko du Seaskak aurtengo Herri Urrats besta

Maiatzaren 12an izanen da aurtengo Herri Urrats besta. Hogeita hamargarren urtemuga kari hautatu duten leloa adierazgarria dela azpimarratu du Alain Boscq Herri Urratseko antolatzaileak, orain artean egindako ibilbidea gogoratu eta euskararen normalizazioan egiteko gelditzen den guztia ekartzen duelako argira.

Aitor Renteria.
2013ko martxoaren 1a
11:47
Entzun

Paueko prefetak eta Baionako suprefetak Hendaiako ikastolaren eraikuntza trabatu ondoren, aurtengo bestaren garrantzia handia dela erran du Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. Ikastolen eraikuntzak egiteko legea da traba oraindik, eta oraindik prefetak ez du jakinarazi zin egindako "konponbidea".

Bertze alde batetik, Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakari ohiak 400.000 euroko diru laguntza hitzartu zuen Seaskarekin. Diru hori sekula ez dela heldu erran du Gorostiagak. Alta, eraikuntza lanak abiatu zituzten, eta orain hutsune hori nola bete atzeman beharko du Seaskak. Trabak gainditzeko sekula baino jende gehiago biltzea igurikatzen du Seaskak. Batetik, euskararen aldeko dinamika sustatzeko, eta, bertze aldetik, ikastolen garapenak behar duen ditu iturria bermatu ahal izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.