Lekukoen arabera, kasoa da nagusi oraindik Istanbulen. Erietxeak zauritu guztiak aterbetu ezinik dabiltza, eta agintariek hiri erdialdean ez ibiltzeko deia egin diete herritarrei, hartara, anbulantziei eta osasun arloko langileei bidea errazteko.
Erresuma Batuko kontsuletxearen aurkako atentatuan hildakoak hamalau dira Londresko agintariek agertu dutenez, eta haietako bat, Roger Short kontsula da. HSBC bankuaren egoitzaren aurkako erasoan, berriz, hamahiru lagun hil dira eta bankuko iturriek baieztatu dutenez, zuzendaritzako zenbait kide daude hildakoen artean. Hildakoen kopuruak gora egin dezakeela onartu dute agintariek, zaurituetako batzuk hil edo biziko egoeran baitaude.
Turkiako Anatolia albiste agentziara telefonoz deitu duten gizon batek IBDA-C Ekialde Handiko Borrokalari Islamikoen Fronteko kidea dela esan du, eta eurek Al Kaedarekin batera egin dutela atentatua.
Erasoak ekintzaile suizidek egin dituztela adierazi dute agintariek.
Joan den larunbatean, beste bi atentatu handi izan ziren Istanbulen: bi sinagoga eztandarazi zituzten, eta 25 lagun hil ziren. Orduan ere IBDA-C-k hartu zituen bere gain erasoak.
Atentatuak Turkian
Hogeitazazpi dira, gutxienez, Istanbulgo eztandetan hildakoak, haien arten Erresuma Batuko kontsula
Gutxienez hogeitabost lagun hil eta 450 bat zauritu dira Istanbulen jazotako bi atentatu handitan; Erresuma Batuko interesak izan dituzte jomuga eraso biek: batek, Erresuma Batuaren kontsuletxea, eta, besteak, HSBC banku britainiarraren egoitza. Minutu batzuren buruan gertatu dira leherketa biak, eta Turkiako Gobernuko bozeramaile batek azaldu duenez, ekintzaile suizidek egin dituzte. Roger Short Erresuma Batuak Istanbulen duen kontsula dago hildakoen artean, eta HSBC bankuko iturriek baieztatu dutenez, beren buruzagitzako zenbait kide ere bai. Ekialde Handiko Borrokalari Islamikoen Fronteak bere gain hartu ditu erasoak eta, halaber, Al Kaedarekin lotuta dagoela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu