Iruñeko udaltzainek gizon bat atzeman zuten igandean, homizidio saioa egotzita. Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez, urtezaharretan pertsona bati botila batekin lepoan hamabost zentrimetroko ebakia egin zion, Alde Zaharrean zirela.
Atxilotua epailearen aurrera eramango dute aurki.