Homizidioagatik zigortu dute lehen aldiz trafiko istripu baten erantzule bat

Igandean, errepide istripuei buruzko erreportaje luzea egingo du BERRIAK.

2018ko urtarrilaren 19a
18:53
Entzun

Kamioilariak bederatzi kilometro egin zituen 1-N errepidean kontrako norabidean, Villabonan Beatriz Hernandezen autoarekin aurrez aurre jon eta, emakumearen heriotza eragin zuen arte. Orain epaile batek errepideko segurtasunaren aurkako delitu bat eta homizidioa egotzi dizkio kamioi gidariari.

Epaileak hamabi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio kamioi gidariai. Lehen aldia da, hildakoak eragiten dituen errepide istripu baten kasuan, homizidio delitua egozten zaiona erantzuleari.

Istripuei buruzko erreportaje luzea, igandean

Hain zuzen ere, azken datuen arabera, behera egin du istripu kopuruak azken urteetan, eta datu hori aztertu du igandean BERRIAk. Horretaz gain, istripuen ondorioak nola kudeatu eta horien biktima izan direnen testiganzak ere irakurri ahalko dira kazeta honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.