Homosexualen ezkontza eskubidea onartuko du Frantziak datorren urtean

Aitor Renteria.
Baiona
2012ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Frantziak sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartuko duela jakinarazi du Dominique Bertinotti Frantziako Gobernuko Familientzako ministroak. Heldu den irailean lege proposamen bat aurkeztuko dute Frantziako Parlamentuan, eta 2013ko ekainean indarrean egotea espero dute. Adierazpenak LGBT lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren bezperan egin zituen ministroak.

François Hollande Frantziako presidenteak lege egitasmo hori aurkeztuko zuela agindu zuen hauteskunde programan.Bigarren itzulia egin baino lehen, engaiamendu idatzia eskatu zioten talde homosexualek. Ezkontza eskubidearekin batera, adopzio legea onartzeko eskatu zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.