Kantabriako Parlamentuak astelehenean onartu zuen Gipuzkoako hondakinak jasotzea, eta gaur izenpetu dute horretarako hitzarmena Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak eta Eva Diaz Tezanos Kantabriako Gobernuko presidenteordeak. 2017ko abendura arte egongo da akordioa indarrean.
Akordioak "salbuespen egoera" bati erantzuten diola uste dute biek, baina balorazio "positiboa" egin dute. Asensiok azpimarratu du Gipuzkoan hondakinak tratatzeko azpiegituren "erabateko gabezia" dagoela, eta "aurreko aldunditik jasotako herentziari" egotzi dio ardura. Eskerrak eman dizkio Kantabriako Gobernuari, eta ziurtatu du Gipuzkoako Diputazioa bere esku dagoen dena egiten ari dela legealdi honetan azpiegitura horiek izateko.