Sute handia gertatzen ari da Baionan, hondakinak tratatu eta birziklatzeko Canopia gunean.
Euskal Irratiek zabaldu dutenez, goizeko hirurak aldean piztu da sua, eta hura itzaltzeko lanetan ari dira 50 suhiltzaile. Mendean hartuta daukatela diote.
1.500 metro karratu ditu Kanopiak, eta hondakina bereizteko lekuan piztu da sua. Oraindik orain, ez da berririk sua nola piztu den. Bil Ta Garbik jakinarazi du zerbitzua ematen jarraituko dutela lehen bezala, nahiz eta urtea amaitzerako aurreikusten zuten birziklatze mailara iristea zaila izango den orain.