Hona hemen Juan Carlos Alduntzinen esan batzuk:
- "Lasai nago [hondakinen arloan] egindako lanagatik. Lana hor dago, eta hor egongo da. Gobernu oso baten ildo estrategikoa da".
- "Pertsonak pasokoak gara. Garrantzitsuena ideiak dira. Gipuzkoa parametro egokian jarrita dago, eta urratsak egingo ditu".
- "Estrategiak ez du atzerabueltarik. Hondakinak murriztean, berrerabiltzean eta birziklatzean oinarritzen den estrategia bat da".
BERRIAk igandean Markel Olano EAJko batzarkidearen elkarrizketa argitaratuko du.