mahai ingurua

Hondakinen kudeaketaz ariko dira bihar Martin Ugalde Foroan

Juan Carlos Alduntzinek, Maria Eugenia Arrizabalagak eta Denis Itxasok parte hartuko dute. Andoainen izango da, 19:00etan.

2012ko maiatzaren 2a
15:12
Entzun

Bihar izango da Martin Ugalde Foroko hurrengo saioa, gaitzat Hondakinen kudeaketa hartuta. Mahai inguruko hizlariak: Juan Carlos Alduntzin, Gipuzkoako Ingurumen diputatua (Bildu); Maria Eugenia Arrizabalaga, Eusko Legebiltzarreko EAJko kidea; eta Denis Itxaso, Donostiako PSE-EEko zinegotzia. 

Andoainen izango da ekitaldia, Martin Ugalde kultur parkeko areto nagusian, 19:00etan. Deialdia irekia da. BERRIA.INFOk zuzenean emango du hitzaldia.

BERRIA egunkariak eta Martin Ugalde kultur parkeak antolatzen dute foroa, eta, batik bat, euskal gaiak jorratzen dituzte. 2005eko azaroan sortu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.