Odon Elorza Donostiako alkateak adierazi duenez, Hondarribiko (Gipuzkoa) aireportua zabaltzea "lan neketsua" izango da. Besteren artean, Aenarekin eta Espainaiko Sustapen Ministerioarekin "negoziaketa lan handia" egin beharko dela aipatu du. Hala, lehenbailehen hastea komeni da, Elorzaren iritziz. Aenak, segurtasun arrazoiak direla-eta, aireportua 300 metrotan murriztu beharko dela esan zuen duela egun batzuk; 150 metro alde banatan.
Ortzibia taldea osatzen duten guztiek eskatu dute aireportua handitzea, Irun eta Hondarribiko udalek izan ezik. "Berdingabeko ekimena eta bereziki garrantzitsua" da aireportua zabaltzea Elorzarentzat, bai dituen helburuengatik eta bai konpromisoengatik. Hala, Espainiako Kongresuan ordezkaritzaren bat duten alderdiei eurekin bat egiteko eskatu die.
Azpiegiturak
Hondarribiko aireportua zabaltzeak negoziaketa lan handia eskatuko du, Elorzaren iritziz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu