Sustapen Ministaritzaren erabakia aldaezina bada Txabarrik adierazi du Donostia, Irun eta Hondarribiko Udalak ez direla bat etorriko erabaki horrekin. Gainera “zabalkuntza hau ez bada aurrera eramaten zaila izango da XXI. Mendeko Gipuzkoa irudikatzea”.
Magdalena Alvarez Sustapen ministroak Gipuzkoako Aldundiaren proposamena errefusatu zuen atzo. Aldundiak Hondarribiko aireportuaren pista 300 metro luzatzeko proposamena egin zuen eta Magdalena Alvarezek uste du “ezkutuan egin nahi den zabalkuntza” dela.
Sustapen ministroak atzo adierazi zuenez aireportuko pista dagoen bezala utziko dute, 1.754 metro. Hala ere 150 metro utziko dituzte mutur bakoitzean segurtasun neurri bezala.
AZPIEGITURAK
Hondarribiko aireportuko pista ez handitzeko erabakia berriz aztertzeko eskatu dio Txabarrik Sustapen Ministeritzari
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiak Hondarribiko aireportuaren pista ez handitzeko erabakia berriz aztertzea eskatu dio Sustapen Ministeritzari. Txabarrik dioenez “Espainiako beste aireportuetan neurri ezberdinak hartzen ari dira eta zergatik Hondarribin ez da berdina egiten?”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu