euskal HERRIA

Hondarribiko Alardean hil zen emakumearen sendiak "hausnarketa sakona" egiteko eskatu dio Udalari

Irungo Udalari, alardeetako antolatzaileei eta herritarrei ere luzatu die gonbidapena, "horrelako gertakariak errepikatu ez daitezen".

2011ko irailaren 17a
17:19
Entzun

Aurreko astean Hondarribiko Alardean tiro bat jota hil zen emakumearen familiak hausnarketa sakona egiteko eskatu die Hondarribia eta Irungo Udalei, alardeetako antolatzaileei eta herritarrei, "horrelako gertakariak errepikatu ez daitezen". Ohar batean adierazi du Mari Carmen Gonzalezen heriotzaren gainean ardurak argitzeko auzian aurkeztu egingo dela.

Gonzalezek 65 urte zituen, eta tiro egiteko esparrutik kanpo alarde tradizionaleko parte hartzaile batek bota tiro batek jo ostean hil zen, irailaren 8an, etxeko balkoian zegoela. Sendiak eskerrak adierazi nahi izan die egun hauetan lagundu eta Gonzalezen heriotzagatik tristura sentitu duten guztiei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.