Etxeraten arabera, 533 preso politiko daude egun Espainiako espetxeetan, eta horietatik 130 bakartuta daude une honetan, "salbuespen egoera gogorrenean". Horrez gain, Espainiako Gobernuak eta Justiziak hartu dituzten azken neurrien bidez —esaterako, Euskal Herriko Unibertsitatean ikasteko eskubidea ukatzea— preso asko ikasketak eten beharrean gertatu direla salatu du aipatu elkarteak.
Gaixorik dauden presoen oinarrizko eskubideak ez direla betetzen nabarmendu du, halaber, Etxeratek, eta indar bereziz salatu du Bautista Barandalla preso nafarraren egoera.
Senideentzako diru bilketa
Presoek ez ezik, haien senideek erebizi baldintza gogorrak dituztela azpimarratu du Etxeratek: batetik, familiartekoak bisitatzeko halako bidaia luzeak egin beharrak eragozpen handiak sortzen ditu haien eguneroko bizitzan; bestetik, sortzen zaizkien gastuak itzelak dira. Etxeratek egin duen kalkuluaren arabera, 1.500 euro behar izaten dituzte hilean. Hori dela eta, herriz herriko diru bilketa hasiko dute senideei laguntzeko.
Euskal presoak
Hondartzetaraino iritsiko da igandean presoen eskubideen defentsa
Datorren igandean, abuztuaren 3an, presoen eskubideak aldarrikatzeko ekitaldiak egingo dira Euskal herriko itsasertzeko hainbat hondartzatan, Lapurdin, Gipuzkoan eta Bizkaian, Etxerat elkarteak antolatuta. Eguerdian, 12:00etan, hasiko dira ekitaldi horiek guztiak; leku batzuetan giza-kateak izango dira, beste batzuetan kontzentrazioak… baina guztietan jai giroan egingo dira. Festa kutsua eman nahi arren, euskal presoen egoera inoiz baino latzagoa dela adierazi du Etxeratek: besteak beste, 130 preso bakartuta daudela, ikasteko eskubidea urratu zaiela eta gaixorik daudenei dagozkien eskubideak ukatzen zaizkiela salatu du Etxeratek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu