Hondeamakina bat kiskali da Belauntzan
Sutea nola piztu den ez dago argi.
Hondeamakina bat erre da bart Belauntzan (Gipuzkoa), oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, gauerdi inguruan deitu du norbaitek Ertzaintzara sutearen berri emanez. Hondeamakina guztiz hondatuta geratu da, eta ondoan aparkatuta zegoen kamioi batek ere kalteak jasan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu