Ezezagun batzuek bart su eman diote Hernanin (Gipuzkoa) hondeatzeko makina bati, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez. Gaueko hamaika eta erdietan izan zen ekintza, Larramendi kalean, obra batzuetan. Kalteak izan zituen kabinan.
Amenabar enpresakoa da hondeatze makina, eta Zuekin etorkizunik ez eta Txikitzaileak pintadak egin dizkiote. Arrasate-Aramaio tartean Abiadura Handiko Trena egiteko ardura eman diote Amenabarri. Orain dela egun batzuk enpresa haren makinen kontrako atentatua egin zuen ETAk Hernani eta Urnieta artean.
Hondeatzeko makina bati su eman diote Hernanin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu