Hotz hasitako iluntzea bero amaitu da gauean Sabin Etxean

2012ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Lasai hasi da iluntzea Sabin Etxean. Hotz. EAJren agintari nagusiak arratsaldeko lehen orduetatik egoitza nagusian egon badira ere, jarraitzaileak berandu bertaratu dira, giro lasaian.

Baina orduek aurrera egin ahala, berotuz joan da giroa, gauean oihu, animo eta aldarriz betetako eltzean bihurtu arte.«Ari, ari, ari, Urkullu lehendakari!», hautsi da isiltasuna EAJk Donostian izan dituen emaitzak ezagutzean. Etengabe errepikatu da oihua ordutik, eta alaitasuna gero eta nabariagoa izan da. Independentziaren aldeko oihuak ere entzun dira. 10:30ak aldera, Urkullu jarraitzaileengana zuzendu denean lehertu da ordurako lepo zegoen Sabin Etxeko sarrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.