Hortxe dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hauteskundeak -2009ko martxoan izango dira-, abenduan bukatuko da legealdia, eta Eusko Legebiltzarrak hurrengo sasoirako utzi du EITB berritzeko legea.
2005eko bukaeran sortu zuen Legebiltzarrak, PPren eskariz, EITB berritzeko ponentzia. Hain zuzen, bertako zuzendari nagusia eta haren aginte epea zehazteari buruzkoa. 2007ko martxoan, PSE-EEren ekimenez eta EAJ-EA-EB hirukoak babestuta, ponentzia osatu eta EITBren berrikuntza globala aztertzea erabaki zuten. Urte eta erdi pasatu da harrezkero, egin dituzte batzar batzuk, baina ez dute erabakirik hartu.
Gainera, iturri juridiko batzuek diote legebiltzarkideek 2005 bukaeran martxan jarri zuten ponentziaren bidez ez dutela EITBren berrikuntza globala aztertzeko eskumenik, hasieran irrati-telebista publiko hartako zuzendariaz hitz egiteko baino ez zelako sortu.
Zuzendariaren aginte epea lau urtekoa izatea nahi du PPk, eta betiere legealdiaren bukaeran utzi dezala kargua. Gaur batzordeko batzarrean atzera bota dute proposamena EAJk, EAk eta EHAK-k. PSE-EE abstenitu egin da. PPk baizik ez du alde bozkatu -EB ez zegoen bileran-.
Komunikabideak
Hurrengo legealdirako utzi dute EITB berritzeko legea
Eusko Legebiltzarrak 2005eko bukaeran sortu zuen irrati-telebista publikoa erreformatzeko ponentzia, baina geroztik ez dute erabakirik hartu, eta orain dagoeneko ez daukate astirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu