Gizartea

Hurrengo orduotan ekarriko dute 'Modern Express' Bilboko portura

Itsasoaren egoerak zaildu egin ditu Bizkaiko golkoan astebete nora ezean dabilen Panamako kargaontzia Bilboko portura ekartzeko lanak. Gaur iluntzean iritsiko da portuko bokalera, baina, itsasoaren baldintza zakarrak direla eta, bihar goizera atzeratu dute portu barrura sartzeko operazioa.

Ibai Maruri Bilbao.
2016ko otsailaren 2a
07:33
Entzun

Centaurus atoiontziak dakar Modern Express Bilboko portura. Itsas Salbamenduko Ría de Vigo eta Maria de Maeztu itsasontziak lagun egiten ari zaizkio. Bilboko Portuko arduradunak eta Espainiako Itsas Salbamenduko eta Espainiako Itsas Kapitaintzako Bizkaiko ordezkariak batzartuta egon dira, portura sartzeko lanak noiz eta zelan egingo dituzten erabakitzeko. Gaur iluntzean bertan sartu, edo bihar goizean, eztabaidan aritu dira. Arratsaldean zehar erabakiko dutela esan dute, itsasoaren egoeraren biharko iragarpena kontuan hartuta. Espero da gaur iluntzean ekartzea ontzira portuko bokaleraino; gero erabakiko dute noiz sartu portu barrura.

Urtarrilaren 26tik ibili da Bizkaiko golkoan nora ezean Panamako bandera duen zamaontzia. Itsas Salbamenduak adierazi duenez, itsasontziak "ez du zama arriskutsurik" barruan; egurra eta eraikuntzako makinak ditu. Hala ere, erregaia daroa: 300 tona fuel olio eta 180 tona gasolio. Hori itsasora isuriko balitz kutsadura "mugatua" izango litzatekeela zehaztu dute. Eskifaia urtarrilaren 26an atera zuten itsasontzitik, helikopteroz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.