Europako Hauteskundeak

HZ legez kanpo uztea Europako demokraziari erasotzea dela dio Fullaondok

HZk Europako Hauteskundeetarako iparraldean aurkeztuko duen zerrenda azaldu du gaur Baionan. Hegoaldeko zerrendan lehena den Marije Fullaondo ere han izan da, eta esan duenez HZ legez kanpo uzteko erabakia "hartuta dago" jada. Bere ustez, hori ez da HZren kontrako "erasoa", Europako biztanle guztien kontrakoa baizik, "demokraziaren oinarriei" jotzen baitzaie. Legez kanpo uzten badituzte ere lanean jarraituko dutela iragarri dute.

2004ko maiatzaren 15a
18:25
Entzun
HZ da Europako Hauteskundeetarako hautagai "nazional bakarra" Fullaondoren iritzian, "Euskal Herria Europan herri gisa ordekatuko duen bakarra".

Iparraldean aurkeztu duten zerrenda 20 lagunez osatua dago, erdiak emakumeak eta erdiak gizonezkoak. Beraien programa ere aurkeztu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.