Espainiako Justizia ministro Juan Fernando Perez Aguilarrek iragarri duenez, Espainiako Gobernuak HZren aurkako helegitea aurkeztu du gaur arratsaldean. HZko 56 hautagaietatik 33k "Batasuna, ETA, Segi eta antzeko legez kanpoko erakundeekin lotura argiak" dituztela argudiatuta.
Hautagaitza horretako hiru pertsona legez kanpo utzitako zerrendetan azaldu izana ere argudio bezala jarri dute, eta baita HZren hautagaitzaren aurkezpenean "legez kanpoko taldeetako kideak" egotea ere.
HZren aurkako helegitea aurkeztu du Espainiako Gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu