Demoen epaiketa
Ia 23.000 euroko zigorra ezarri die epaileek 63 auzipetuei, eta demoek helegitea jarriko dutela iragarri dute
Baionako Auzitegiko epaileak ia 23.000 euroko zigorra ezarri die SNCF tren konpainiak euskara baztertzen duela salatzeko trenbidean musean jokatzera hurbildu ziren 63 demoei. Lan egiten dutenei 400 euroko zigorra ezarri die eta ikasle eta langabetuei 300 eurokoa. Demoek bost tren gelditu zituzten orduan, eta hori dela eta, 9.300 euroko kalte-ordaina ordaintzeko eskaria egin die epaileak. Demoek epailearen erabakiari helegitea jarriko diotela iragarri dute, eta afera Pabera eramango dutela.
Zigor horiez gain, beste 1.200 euro galdegin dizkie epaileak epaiketaren gastuak asetzeko, eta hiru demoren kasuan –Gorka Torre, Pascal Moulet eta Jokin Zaldunbide– epaileak beste neurri batzuk hartu ditu. Hiru demo horiek aurretik epaituak izan direnez, hiruei hiru hilabetez gidatzeko baimena kentzeko epaia eman du epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu