Ia aho batez onartu dute jeltzaleek datozen urteetarako norabidea zehazten duen txosten politikoa, Bilboko Euskalduna Jauregian egiten ari diren Bosgarren Biltzar Nagusian. Txosten politiko horretan -bihar EAJko presidente aukeratuko duten Iñigo Urkulluk gidatu eta aurkeztu du- "erabakitzeko eskubidearen sustapena» jaso dute. Eskubide horren gainean «akordio zabala» lortu nahi dute; «euskal gizartearen erabakiak errespeta daitezen».
Akordio hori «euskal gatazka politikoa konponbidean jarriko duen topagunea izango litzateke». Baina itunik lortu ezean, herri galdeketa egitea nahi dute: «Uste dugu berdintasunean jokatuz gero tresna demokratikoa dela». Txostenak, gainera, «euskal nazioaren erronkak» garatzen ditu: «Bakea, erabakitzeko eskubidea eta gizarte eraikuntza».
Biltzarrean 666 lagun ari dira parte hartzen. Horietatik, 447kdute hitz egin eta botoa emateko eskubidea. Baina 72k bakarrik hautatuko dute EBBko buruzagi berria; Aberri Batzarreko ordezkariek, hain zuzen. Nolanahi ere, ez da ezustekorik espero, Urkullu baita hautagai bakarra. Bihar izango da lehendakari berriaren aukeraketa.
Politika
Ia aho batez onartu du EAJk txosten politikoa, Bosgarren Biltzar Nagusian
Jeltzaleen ordezkariak Bilboko Euskalduna Jauregian ari dira bilkura egiten. Iñigo Urkullu bihar hautatuko dute EBBko lehendakari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu