Azaroaren bukaeran 2.844.800 langabetu zeuden Frantziako Errepublikan, aurreko hilean baino 29.900 gehiago, Lan eta Enplegu Ministerioak gaur jakinarazi duenez. 1999tik ez da Frantzian horrenbeste lagun egon beharrik barik. Iazko garai beretik %5,2 hazi da langabezia.
"Aktibitate ekonomikoa geratu egin da", esan du Xavier Bertrand ministroak.