Euskal presoak

Iñaki Arakama presoaren koinatak eta bere lagunek istripua izan dute bisitara bidean

Etxeratek jakinarazi duenez, "sakabanaketa politikak urteko laugarren istripu larria eragin du asteburuan". Iñaki Arakama Mendia euskal presoaren koinata eta hari laguntzera zihoazen beste bi pertsonak izan dute istripua, gaur Segovia (Espainia) inguruan. Etxeratek jakinarazi duenez, "gorputz osoan oinazea, kolpe ugari eta ubeldurak dituzte eta Gasteiza iritsi bezain laster hiru lagunetatik bik larrialdietara jo behar izan dute".

2005eko otsailaren 19a
18:59
Entzun
Etxeratek jakinarazi duenez, "sakabanaketa politikak urteko laugarren istripu larriaeragin du". "Euskal Herritik 1.132 kilometrora duten Iñaki Arakama euskal preso politikoaren koinata eta hari laguntzera joandako bi lagunek izan dute istripua" Etxeratek jakinarazi duenez, goizeko 10:00ak aldera Segoviako (Espainia) probintzian. Istripuaren ondorioz, autoan zihoazen hiru lagunek kolpe eta ubeldura ugari dituztela jakinarazi du Etxeratek, eta haietako bik larrialdietara jo behar izan dutela.

Arakamaren senide eta lagunek Puerto I espetxeraino (Cadiz) astero irteten den senideen autobusa erabili ohi dutela dio Etxeratek, baina, asteburu honetan, "espetxeak aurrez aurrekoa igandean jarri zien, larunbatean lekurik ez zegoela argudiatuta". Beraz, autoz abiatu dira bisitara, presoaren koinata —honek egingo zuen bisita—, eta beste bi bidelagun.

Etxeratek azaldu duenez, "bat batean autoa eskuin aldera egiten hasi zaie eta atzealdearekinertza babesten duen hesia jo dute. Kolpearen ondorioz, autoa ezker aldera atera da eta mendiaren kontra jo dute". Euskal Herrirako buelta taxiz egin dute.

Etxeratek, beste behin salatu du "sakabanaketak eragindako istripu hauetako bakoitza ez dela kasualitatearen ondorio, euskal preso politikoek euskal herriarekin, euskal gizartearekin duten lotura apurtu nahian, fisikoki zein politikoki suntsitu nahian diseinatutako politika ankerraren ondorio baizik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.