Iñaki Azkuna Bilboko alkateak gaurko elkarretaratzean parte hartu du, eta atzokoa bezalako gertakariak genero indarkeria kasuekin lotu ditu Bilboko alkateak, azken horiek gizarte arazo bat izan beharrean erokeriak kasuak direla iradokiz: "Ero horiek euren emazteak hiltzen dituztenak bezalakoak dira". Azkunak esan du "erotuta egon edo ez labanadunen aurkako gerrarekin" jarraituko duela, Bilbon "susmagarri den oro" identifikatu eta eta miatzeko egin zuen eskaerari erreferentzia eginez. Orain dela ia lau urte Bilboko udaltzainei horrela eskatu zien: "Udaltzainei irmo eta eraginkor jokatzeko eskatzen diet, labanadun eta delitugileei aurre egiteko".
Iñaki Azkunak erokeriarekin lotu ditu genero indarkeria kasuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu