Presoak

Iñaki de Juana askatzeko eskatu du ELAk

ELAko zuzendaritza batzordeak Iñaki de Juanaren egoera "berehala berrikusteko" exijitu du. Gainera, euskal preso politiko hori aske uztea ezinbestekoa dela iritzi dio ELAK, oinarrizko eskubideak urratu dizkiotela argudiatuta.

2006ko irailaren 6a
17:41
Entzun
Oporretatik itzuleranegindako lehenengo bileran De Juana Chaosen egoera izan du aztergai ELAko zuzendaritzak, eta“jasanezina” dela adierazi du. “Justiziaren kontra doa preso hau oraindik kartzelan izatea”, adierazi du. Espainiako Gobernuaren "estaltze esplizituarekin" ETAko kideentzako bizi arteko kartzela ezartzen ari direla erantsi du.

German Kortabarria, ELAko Komunikazio idazkari nagusiak adierazi duenez “De Juana Chaos interes politikoen eta epailearen bidegabekeriaren biktima bilakatu da. Zigorra beteta du jada, eta orain dela bi urte kalean egon behar zuen”. Gainera, “hedabideenpresioei” egotzi die euskal preso honen kontra sortutako akusazio berriak.



Bestalde, Zapateroren Gobernua ETAko kideentzako bizi bitarteko kartzela eskakizunarekinbat datorrela esan du Kortabarriak: “gaia honen inguruan Zapateroren Gobernuko bozeramaileek adierazi dutenarekin argi geratzen da politika hori onartzen dutela". ELAbizi bitarteko kartzela zigorarren aurka agertu da, eta euskal presoa “mendeko lanabes” gisa erabili dutela gaineratu du Kortabarriak.

Bien bitartean, De Juanakgose greba mugagabearekin jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.