komunikabideak

Iñaki Gabilondok Cuatro utziko du otsailean

CNN+ katean hasiko da, informazio programa egiten.

2010eko urtarrilaren 8a
16:55
Entzun
Iñaki Gabilondo kazetariak (Donostia, 1942) Cuatro Espainiako telebista katea utziko du otsailean, eta CNN+ katean informazio programa egiten hasiko da -astelehenetik ostegunera, gauetan-, Ana Garcia Siñerizekin batera.

2005eko azarotik dago Gabilondo Cuatron, katearen sorreratik, eta hasieratik gaueko albistegia aurkeztu izan du. Cuatrok %8 inguruko jarraipena du; donostiar kazetariaren albistegiak pixka bat txikiagoa.

2009ko abenduaren 18an Tele5 eta Cuatro telebista kateek bat egin zuten, eta aurrenak izango du gehiengoa enpresa berrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.