Iñaki Galdosek gaur adierazi du EA uztea erabaki duten taldeko kideak ez direla EAJn sartuko. "Inork pentsatzen baldin badu EAJra jauzia egiteko urratsa dela hau, denborak erakutsiko du erratuta dabiltzala erabat, ez delako hori inola ere gure asmoa". "Abertzaletasun historikoaren eta instituzionalaren" alde hitz egin du berriro, eta EAJrekin lankidetza izatearen beharra aldarrikatu du.
EAko ildo kritikoa osatu izan dutenek utzi dute alderdia, astelehen gauean jakinarazi zutenez Gipuzkoako EAko zuzendaritzako hamabost lagunek, zuzendaritzak nazionalak sorrerako oinarriak "baztertu" dituelako. Urtearen bukaerarako euren alderdia sortuko dute: Alkarbide. Alderdia "nazionala, abertzalea, demokratikoa eta sozialdemokrata" izango da, haien arabera.
Galdosek berretsi du ez dituztela kargu instituzionalak utziko, "zilegitasuna" dutelako horietan jarraitzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusiaren albokoa eta Kirola eta Kanpo Ekintzarako diputatua da hura. Ildoko kide Pello Gonzalez Ogasun eta Finantza diputatua da, Maite Etxaniz Gizarte Politiketakoa, Jose Ramon Guridi Berrikuntzakoa, Jon Urien Zarauzko (Gipuzkoa) alkatea...
2007ko foru hauteskundeetan eurak Gipuzkoan EAko zuzendaritza nazionalaren aldean "mezu desberdinarekin" aurkeztu zirela azpimarratu du Galdosek, eta 35.000 boto jaso zituztela eta zazpi batzarkide lortu.
Politika
Iñaki Galdosek dio "inola ere" ez direla EAJn sartuko
EA uztea alderdi jeltzalean sartzeko pausoa ez dela esan du ildo kritikoko buruak, eta euren kargu instituzionaletan segitzeko "zilegitasuna" dutela aldarrikatu du. 2007an eurak Gipuzkoan "mezu desberdinarekin" aurkeztu zirela esan du Galdosek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu