Guardia Zibilak Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuen bulegoak miatu zituen atzo, baina, operazioaren berri bulegoetara joan aurretik eman zutenez, Guardia Zibilak uste du atzo atxilotutakoek frogak ezkutatu ahal izan zituztela.
Iñaki Goioaga Amaiurreko senatariak eraikin berean du bulegoa, eta Guardia Zibilak baimena eskatu du haren bulegoa ere miatzeko. Horretarako baimena eman dio Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Poliziak uste du atxilotuek Goioagaren bulegoan gorde zituztela hainbat agiri.