Valladoliden (Espainia) preso dago Gonzalo getxoztarra; 1994an espetxeratu zuten.
Etxerat-ek salatu du hilabete honetan euskal preso politiko bati doktrina aplikatzen dioten hirugarren kasua dela, eta Gonzaloren kasuarekin guztira jada 94 direla 197/2006 doktrinaren aplikatuta euren zigorra bizi osorako luzatu dietenak.
Horregatik, Parot doktrina bertan behera utzi eta guztien eskubideak errespetatzen has daitezen eskatu du elkarteak.