Politika

Iñaki Santestebanen estradizioa baimendu du Luxenburgoko Auzitegiak

Egozten dizkioten delituak Frantziaren arabera preskribatuta dauden arren, Espainiaratzeko aukera eman du epaitegiak. ETArekin zerikusia izatea leporatuta eskatu du Espainiako estradizioa.

2008ko abuztuaren 12a
16:44
Entzun
Iñaki Santesteban Frantziatik Espainiara estraditatzeko baimena eman du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, leporatzen dizkioten delituak Frantziaren arabera preskribatuta dauden arren. Gainera, 10 urteko espetxe zigorra bete du Frantzian ETAko kide izatea eta lehergailu garraioan aritu izana leporatuta.

Luxenburgoko Auzitegiak erabaki du 2004an euroagindua indarrean sartu aurreko atxilotze eta estradizio mekanismoak erabiltzea zilegi dutela Europako Batasuneko kideek, eta, ondorioz, Santesteban Espainiaratzeko aukera eman dio Montpellierko Auzitegiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.