Betidanik aritu da euskalgintzan Iñaki Uria. Medikuntza ikasketak utzi eta Euskal Filologia ikasteari ekin zion eta, horretan zela, Susa literatura aldizkarian idazten hasi zen. Zeruko Argia aldizkaritik Argia-rako aldaketa prozesua gertutik ezagutu zuen, eta Egunkaria-ren sorrerako kideetakoa izan zen (1990eko abenduaren 6an sortu zuten).
Tarte batez Egunkaria-n zuzendari izan ondotik, 1993tik aurrera euskarazko kazetan kudeaketa lanetan aritu zen -Administrazio Kontseiluko kontseilari ordezkari gisa-, 2003ko otsailaren 20an Guardia Zibilak atxilotu zuen arte. Egunkaria-n egindako lanagatik auzipetua dago Uria. 2006tik Hamaika Telebista Hedatzeko Taldeko zuzendari nagusia da.
Berria TBk Uriarekin luze hitz egiteko aukera izan du bere ibilbideaz. Egunkaria-ko bost auzipetuei egindako hirugarren elkarrizketa da hau -29 minutukoa-.
Beste elkarrizketak
- Martxelo Otamendi.
- Xabier Oleaga.
- Hurrengo elkarrizketak: Txema Auzmendi (gaur zortzi), Joan Mari Torrealdai (urtarrilaren 21ean).
egunkaria auzia
Iñaki Uria, euskal kazetaritzari lotua
BerriaTBk 'Egunkaria'-ko auzipetuei euren ibilbideaz egindako elkarrizketa sailean, haren txanda da gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu