Ian McKellen (Erresuma Batua, 1939) jada iritsi da Donostiara, Maria Cristina hotelera hain zuzen ere, baina bihar arte arte itxaron beharko du Donostia Saria jasotzeko.
Zinema, antzerki eta telebistako aktore britainiarra da McKellen eta mota oso ezberdinetako pertsonaiak antzeztu ditu. Besteak beste, Bill Condon zuzendariaren Gods and Monsters, Bryan Singer zuzendariaren X-Men edota Peter Jacksonen The Lord of the Rings trilogian parte hartu du.
2006an, Berlineko zinema jaialdiak, Ohorezko Urrezko Hartza eman zion bere ibilbideagatik.
Ikusi BERRIA.INFOk Ian McKellen aktorearen iritsierari buruz egin duen bideoa.
Ian McKellen aktore britainiarra Donostia Saria jasotzeko prest heldu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu