Hezkuntza

IAren arabera, jarraipen handia izaten ari da unibertsitateetako greba

EHUren Leioako kanpusean segurtasun zaindariek pikete bateko parte-hartzaileak jo dituzte, eta Gasteizen gela batean giltzapetu dituzte. Ikasle Abertzaleak taldearen arabera, Hego Euskal Herriko unibertsitateetako ikasleen %80etik gora dira greba deialdiarekin bat egin dutenak.

2007ko martxoaren 29a
15:54
Entzun
Bolognako prozesuaren kontrako egiteko, eta, oro har, ikasleen eskubideak aldarrikatzeko, greba orokorrerako deialdia egin zuen gaurko IA Ikasle Abertzleak taldeak. Hain zuzen ere, erantzun handia jaso dutela agertu due IAko kideek. Hala, EHUren Gasteizko kanpusean deialdiak %90eko jarraipena izan dutela agertu dute; Donostiakoan, berriz, %98koa, Leioan %95 eta Sarrikon %98. Nafarroako Unibertsitate Publikoan, berriz, ikasleen %80k egin du bat grebarekin IAren arabera, eta Mondragon Unibersitatean %100ek.

Gainera, zenbait kanpusetan segurtasun zaindariekin istiluak izan direla agertu dute. IAk salatu du pikete lanetan ari zen ikasle talde baten kontra oldartu direla segurtasun zaindariak. Ondorioz, bost ikasle eta segurtasun zaindari bat zauritu diela erantsi dute. Gasteizen, berriz, pikete bat egiten ari zen ikasle talde bat gela batean giltzapetu dute segurtasun zaindariek, eta, Donostiako kanpusean, berriz, Ertzaintzak bi ikasle identifikarazi ditu.

Bart gauean itxialdiak egin dituzte kanpusetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.