Herrizaingo Saileko arduradunak gustura agertu dira datu horiekin, EAEn trafikoa handitu egin den arren istripuek eragindako hilkortasuna jaitsi egin baita. Gainera, jaitsiera hori bigarren urtez jarraian gertatzen dela azpimarratu dute, eta herritarrek errepidean ibiltzeko jokabidea hobetu delako gertatu dela iritzi diote.
Hala ere, 124 lagun hil ziren iaz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideetan. Gipuzkoa izan zen heriotza gehieneko probintzia: 37 pertsona hil ziren errepide ezbeharretan, aurreko urtean baino hiru gutxiago. Bizkaian 36 hil ziren, 2004an baino zazpi gutxiago. Aldiz, Araban igo egin zen heriotza kopurua: 27 izan ziren 2004an eta 35 2005ean.
Zaurituak eragin zituzten istripuak, berriz, 3.737 izan ziren iaz, eta 4.023 2004an. Beraz, %7,1 jaitsi ziren. Proportzio berean jaitsi zen zaurituen kopurua: 5.566 izan ziren iaz (4.996 arin eta 570 larri).
Errepideak
Iaz 124 lagun hil ziren EAEn trafiko istripuetan
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, iaz 124 hil ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideetan trafiko istripuz, 2004an baino %10,8 gutxiago. Nolanahi ere, ikerketa horretan ezbeharra gertatu eta segituan edo hurrengo 24 orduetan hildakoak hartu dituzte aintzat. Zaurituak, berriz, 5.66 izan ziren (4.996 arin eta 570 larri).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu