LAB sindikatuak gaur esan duenez, lan istripuen bidez joan den urtean 129 langile hil ziren Euskal Herrian. Hori, batez beste, 2,8 eguneko langile bat hiltzea dela esan du. Lurralde denetako datuak bildu ondoren eman du jakitera hildakoen kopurua LABek, eta hilaren 24an Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian elkarretaratzeak eta giza-kateak egingo ditu, salaketa gisa.
Rafa Diez idazkari nagusiak esan du arazoa "handia" dela. "Tragedia hau sortarazten duten zioen bila joan behar da, sakon. Hau al da enpresak errentagarri izateko langileek ordaindu behar duten prezioa?". Agintari instituzionalek lan baldintzekiko "sentsibilitate txikia" daukate, LABen ustez; "hazkunde ekonomikoaz hitz egiten dute, baina hildakoen kopurua ahanzten dute beti".
lan istripuak
Iaz 129 langile hil ziren Euskal Herrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu