Trenbide sarearen hobekuntzan eta azpiegitura berrien eraikuntzan inoiz baino diru gehiago inbertitu zuen iaz Euskal Trenbide Sareak, atzo Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak jakinarazi zuenez. Guztira, 408 milioi euro; 2009an baino %86 gehiago. EAEn 2010ean eskainitako lan publikoaren %45 eskaini zuen ETSk. Inbertsio horri esker, 1.576 lanpostu zuzen eta zeharkako 850 sortu ziren.
Hiru ardatz izan zituen ETSren inbertsioak: Euskal Y eraikitzeko lanak, Euskotrenek ustiatzen duen sarearen hobekuntzak eta tranbia sistemaren eta Bilboko metroaren garapena.
Inbertsiorik handiena Euskotrenen sarean egin zuten. 183 milioi euro inbertitu zituen ETSk egungo sarea hobetzeko eta azpiegitura berriak eraikitzeko. Abiadura handiko trenaren azpiegiturari dagokionez, 167 milioi inbertitu zituzten —2009an bainohiru aldiz gehiago—, eta bultzada nabarmena eman zioten Gipuzkoako adarrari: zazpi zatitako lanak hasi, hiru zati eman eta beste bi zati eskaini zituzten.
Tranbia eta metroa garatzeko inbertsioa %5 handitu zuten, eta proiektuen eta azterlanen idazketa ere handitu egin zen.
Iaz 408 milioi euro inbertitu zituen ETSk trenbide azpiegituretan
Inoizko inbertsiorik handiena egin zuen erakunde publikoak; 2009an egindakoa baino %86 handiagoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu