Etenik gabe egin du gora Usurbilen (Gipuzkoa) hondakinen birziklatze tasak orain urte bi zaborrak biltzeko atez ateko sistema ezarri zutenetik. Ibon Goikoetxea Usurbilgo Udaleko ingurumen teknikariak atzo plazaratu zituen datuak; iaz, %88,60 birziklatzea lortu zuten. Iazko otsailetik, industrialde eta merkataritza gune handietako (Urbil) hondakinak atez ate jasotzen dituzte, eta horri esker egin dute aurrera urrats nabarmena.
Birziklatze tasan gora 2008tik ari dira, ordea, atez ateko bilketari ekin zioten unetik. Bilketa abiarazi aurretik, hondakinen %28,43 biltzen zen modu selektiboan. 2009ko martxoaren 16an, atez atekoarekin hasi ondotik, batez beste %82,33 birziklatu zuten urte hartan. Iaz, hori gainditu egin zen, batez ere, industrialdeak barneratzearekin.
Iaz %88,6 birziklatu zuten Usurbilen atez ateko sistemari esker
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu