Gizartea

Iaz baino 30.000 biztanle gehiago Hego Euskal Herrian

Aurtengo urtarrilaren 1ean 2.777.489 lagun zeuden Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako erroldan.

2008ko abenduaren 29a
19:07
Entzun
Iazko urtarrilaren 1ean baino 29.753 biztanle gehiago zeuden aurtengo urtarrilaren 1ean Hego Euskal Herrian, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera. 2008ko urte hasierako erroldan 2.777.489 lagun zeuden Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

Espainiako Estatuko erkidegoka eman ditu institutu hark datuak, eta EAEn 2.157.112 biztanle zeuden joan den urtarrilaren 1ean (2007koan baino 15.252 gehiago; +%0,71). Nafarroan 620.377 (iaz baino 14.501 gehiago; +%2,39).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.