Irrati lizentziak

Iaz lizentzia lortu zuten lau irratik salatu dute Jaurlaritza beraiekin «jolasten» ari dela

Euskal Irrati Zerbitzuek, Antxeta Irratiak, Araba Irratiak eta Justuri Irratiak azaldu dutenez, duela hiru hilabete jarritako helegitearen erantzunik ez dute jaso, "erantzuteko epeak erabat gaindituz"

urtzi urkizu
2013ko ekainaren 26a
17:45
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako irrati lizentzien lehiaketaren inguruan EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamen bat eztabaidatuko dute bihar Eusko Legebiltzarrean.  EH Bilduk proposatu du lehiaketaren auziari "premiazko" erantzuna emateko eta irrati libreen esparrua araubidean jartzeko.

Proposamen horren harira, Antxeta Irratiak, Euskal Irrati Zerbitzuek, Araba Irratiak eta Justuri Irratiak salatu dute Eusko Jaurlaritza haiekin "jolasten" ari dela. Irrati horiek helegitea jarri zuten epaitegietan duela hiru hilabete, baina ez dute erantzunik jaso. "Hilabeteak aurrera doaz inongo erantzunik jaso gabe, erantzuteko epeak erabat gainditurik daudelarik", esan dute irratiek. "Irregulartasunez betetako prozesu honetan gure babesgabetasuna adierazi eta hartutako erabakiak inongo oinarri juridikorik ez duela uste dugulako, Eusko Jaurlaritzari berriz eskatzen diogu lehiaketa irregulartasunak hasi ziren unetik berrartzeko". Prozesu guztian "babesik gabe eta gutxietsiak" sentitu direla adierazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.