Gaur hasi da iaz Tolosan (Gipuzkoa) hil zuten emakumearen hilketa argitzeko epaiketa, eta lehen egunean auzipetuak labanarekin hil zuela aitortu du. Emakumearen bikotekide ohia zen, eta aitorpenarekin bere defentsaren tesia bota du, alegia, istripuz hil zuenarena.
Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatzen du gizonarentzat. Epaiketa bihar jarraituko dute emakumea hil zutenean horren bikotekide zen gizonaren testigantzarekin.